Elkarrizketa

10-13 urteko mutilendako tailerrak antolatu ditu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak

Amezti.eus 2019ko urr. 17a, 11:55

Ultzamako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Miren Huarte elkarrizketatu dugu gaurko Egun Ero saioan. Izan ere, urrian zehar 10-13 urteko mutil nerabeendako tailerrak eginen dituzte. "Zure gorputza, zurea da, bizitza da. Ezagutu ezazu!" izenburupean antolatu dute ekimena.