Espetxeratze altuak ebatzi ditu Gorenak kataluniako presoen aurka. 13 urtekoa Oriol Junquerasendako, 12 urtekoa Raül Romevarendako, Jordi Turullendako eta Dolors Bassarendako; 10,5ekoa Joaquim Fornendako; eta 9 urtekoa Jordi Sànchezendako eta Jordi Cuixartendako. Horiek dira epaiaren ebazpen gogorrenak.
Haserrea piztu du epaiak Katalunian bakarrik ez, Euskal Herrian ere bai, eskubide demokratikoaren aurkako epaia ikusi baita. Horregatik, elkarretaratze zaratatsuak egin dira bazter guztietan, baita Basaburuan ere bai. Atzo izan zen Ohianzabal eskola parean, 19:30ean.