Irailaren 21ean itxi zuen Aizarozko Ostatua aurreko kudeatzaileak, Ana Irigoyenek, “pena handiz” baina beste proiektu bat martxan jarri nahi zuelako. Irailaren amaieran garbiketa lanak egin zituzten eta orain kudeatzaile berriaren bila ari da Udala. Informazio gehiagorako kontsultatu Basaburuko Udalaren webgunea: http://basaburua.eus/basaburua/.