Emakume baserritarren topaketak eginen dituzte Leitzan

Amezti.eus 2019ko urr. 8a, 12:18

Gotzone Sestorain Leitzako emakume baserritarra topaketen antolakuntzan dabil, eta elkarrizketa egin diogu Egun Ero irratsaioan. Gure eskualdeko emakume baserritarrei ere parte hartzeko deia luzatu die: urriaren 15ean arratsaldeko 19:00etan izanen da topaketa Leitzako Udaletxean. Informazio gehiagorako edo izena emateko 674 086 926 telefonora deitu daiteke.