Ehungintza eta margolaritza ikastaroak, ostiralerarte izena emateko epea

Amezti.eus 2019ko urr. 2a, 10:28

Ehungintza ikastaroa Larraintzarren izanen da ostegunetan; margolaritza Jauntsaratsen, astearteetan. Ostiralean bukatuko da izena emateko epea.

Apuntatzeko 948 30 53 53 telefonoan ostirala bain lehen.

Ehungintza Larraintzarren izanen da, ostegunetan, 16:30etatik 19ak arte. Erroldatuendako 150 euroren truke, gainontzekoendako 165 euroren truke izanen da izen ematea.

Margolaritza Jauntsaratsen, astearteetan 17etatik 19:30ak arte. Kasu honetan, 125 euroren truke ematen ahal dute izena erroldatuek; 135 euroren truke gionontzekoek.

Urritik maiatza arte iraungo dute ikastaro hauek.