Basaburua eta Imozko kirol jardueren aurkezpena

Kirol jardueren aurkezpena eginen dute Basaburuan eta Imotzen aste honetan.

Basaburuko eta Imozko kirol batzordeak ikasturte honetarako antolatu dituen kirol jarduerak aurkeztu dituzte bihartik aurrera.

Irailaren 24an Aizarotzen, 17:30ean izanen da lehenengo aurkezpena. Ondoren, irailaren 26an, osteguna, Etxalekun, 18:00etan; eta ostiralean, irailaren 27an, Jauntsarasko Apeztegiberriko ganbaran aurkeztuko dituzte.