Irristaketa egiteko aukera, Basaburuan

Amezti.eus 2019ko ira. 23a, 11:55

Hainbat herritarrek eskatuta, irristaketa egiteko aukera izanen da Basaburuan ikasturte honetan. Astearteetan, 16:45etik 18:45a arte.

Urriaren 1etik aurrera irristaketarako polikiroldegia erabiltzeko baimena eskuratu dute, asteartero 16:45etik 18:45a arte.

Lehenengo ordua, hau da, 16:45etik 17:45a arte, zerotik hasi nahi dutenendako izanen da, irristaketan ikasi nahi dutenendako. Ondoren, bigarren ordua, 18:45a arte, irristaketan dakitenendako eta hobetu nahi dutenendako. Monitore batek gidatuko du irristaketa taldea. Umeak gurasoekin edo bakarrik joan daitezke.

Animatu zaitezte!