2020ko egutegirako argazkiak bidaltzeko dei egin du Basandereak taldeak

Amezti.eus 2019ko irailaren 16a

2020 urterako egutegiak aterako ditu Basaburuko Basandereak emakume taldeak, eta herritarrei egutegia osatzeko argazkiak bidaltzeko dei egin diete.

Emakumeen rol aktiboa edo parte-hartzailea erakusten duten argazkiak bilatzen dituzte, eta urriaren bukaera baino lehen esgaeki@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dute irudia parte hartu nahi dutenek.