Egun Ero irratsaioa, astelehenetik aurrera bueltan

Amezti.eus 2019ko ira. 10a, 10:00

Irailaren 16an emanen diogu hasiera Esan Erran irratiko Egun Ero irratsaioaren denboraldi berriari. Iaz bezala, goizeko 10:00etatik 11:00etara izanen da zuzeneko saioa. Errepikapenak, berriz, 13:30ean eta 20:00etan izanen dira. Kurtso berriarekin nobedaderik ez da faltako!  

Izan ere, zazpi udalerrietako kolaboratzaileak izanen ditugu gure artean asteazkenero. Bestetik, gai desberdinak landuko dituzten kolaboratzaileak ere lotu ditugu: musika, euskara, feminismoa, adinduak eta osasuna, literatura, sukaldaritza… Guztia eskualdeko jendeak azalduta! Zuek ere irratian parte hartu nahiko bazenute,  ez izan zalantzarik: deitu 948 50 32 32 telefono zenbakira.

Irailaren 16tik aurrera, PIZTU ESAN ERRAN!