Pilota Goxua txapelketan izena emateko epea zabalik

Amezti.eus 2019ko ira. 10a, 09:10

Basaburuko eta Imozko Kirol Batzordeak beste behin antolatu du goxua pilota txapelketa. Lau mailatan banatu dute lehiaketa: neskek maila bakarrean eman ahal izango dute izena,  eta mutilen artean hiru maila bereizi dituzte.

Izena emateko epea urriaren lehena izanen da. Ondorengo telefonoetara deitu beharko dute parte hartu nahi dutenek: 659 443 664 (Zepelo) 680 884 329 (Zapa). Nesken partidak larunbat goizetan jokatuko dira, eta mutilenak berriz ostiral iluntzeetan eta larunbat arratsaldetan. Gartzarongo eta Latasako frontoietan izanen dira partidak.