Ikasturte berria hasi dute Ohianzabal eskolan eta Larraintzarko ikastetxean

Amezti.eus 2019ko ira. 6a, 13:58
Jostaketan Basaburuko Ohianzabal eskolan, lehenengo egunean

Umez eta gaztetxoez bete dira berriro Ohianzabalgo eta Larraintzarko patioak. Ikasturteko lehen eguna izan dute ikasleek eta jostatzen ekin diote. Aurten pixka bat behera egin du ikasle kopuruak bietan. 

Ohianzabal Jauntsarasko eskolan 67 ikasle matrikulatu dira aurten. 19 haur hezkuntzan eta 48 lehen hezkuntzan. Osotara 79 ziren pasa den ikasturtean. Metodologia berriekin ilusioarekin ekin diote, hala ere. Esan Erran irratitik egin diogun proposamena pozez hartu du Kepa Mateorena zuzendariak, eta irratsaio bat eginen dute umeek gure irratian, hiruhilabetearen bukaeran.

Larraintzarren 298 ikasle dira osotara, pasa den urtean baino 9 gutxiago. Pasa den urtean lehenengoz zuzendari izandako Patxi Morenok errepikatuko du lan horretan. Bestalde, Estibaliz Agirre izanen da idazkaria; Beatriz Irurueta, LHko ikasketa burua; eta Cristina Altuna DBHko ikasketa burua, Carlos Mechinaren ordez.

Bi ikastetxeetan jostatzen ekin diote ikasturte berriari.