2019/09/06 18:00 - 18:30

Elkarretaratzea

11-13 makroepaiketaren aurkako kontzentrazioa Jauntsarasko eskoletan

11-13 makroepaiketaren aurkako kontzentrazioa Jauntsarasko eskoletan
Jauntsarasko eskolak, Basaburua

Epaituko dituzten 47 euskal herritarren askatasuna eskatzeko eta makroepaiketaren  aurka egiteko kontzentrazioa deitu dute irailaren 6ean, Jauntsarasko eskoletan. Arratsaldeko 18:00etan izanen da ekimena.

Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi mugimenduetako kideak, presoen eskubideen defentsan diharduten abokatuak eta bitartekaritza lanetan aritu den jendea epaituko dituzte. Irailaren 14an Bilbon eginen da manifestazio nazionala.