Adineko Pertsonekiko Hiri Lagunkoiak sarean sartzeko lehen pausoak ematen ari da Basaburua

Amezti.eus 2019ko ira. 3a, 09:50

Abuztuaren bukaeran Basaburuko talde bat Adineko Pertsonekiko Hiri Lagunkoien sarean dagoen Esan egon zen bisita egiten. Aurrera begira Basaburuak ere sare horrekin bat egiteko asmoa azaldu du, eta lehen pertsonan proiektua ezagutu eta nola funtzionatzen duen ikasteko baliatu zuten bisita. 

Fernando Trebol UPNAko psikologia irakaslea, gure eskualdeko Gizarte Zerbitzuetako Marimar Antsorena, Gartzarongo Maria Luisa Beuntza, Itsasoko Edurne Arrizibita, Aizarozko Benito Alberro eta Basaburuko alkate Esther Lakasta egon ziren hango zinegotziarekin hartu emanean. 

Munduko Osasun Erakundeak bultzatzen duen proiektu honen parte dira Nafarroako zenbait herri, Esaz gain Tutera, Iruñea, Arketas eta Bidaurreta. Zahartze aktiboa bultzatzeko proiektua da, adineko jendearentzako ingurua eta zerbitzu eskaintza hobetzea bilatzen duena. Basaburua hirien zerrenda horretan sartzeko pausoak ematen hasi da orain.