Batukada ikastaroa egin zuten Pasaderetako egunean

Amezti.eus 2019ko abu. 30a, 11:25

Aizarozko Irantzu Perezek bidali dizkigu argazkiak.
None
None
None
None
None
None
Ihabengo Mikel Larak bidalitako argazkia.

Gazte ugarik parte hartu zuten Pasaderetako Egunean egin zuten batukada ikastaroan. Urritik aurrera egingo den ikastaroa probatzeko ekimena izan zen.

Lekunberriko Igor de Castro izanen da irakaslea urritik aurrera Basaburuan martxan jarriko den batukada ikastaroan. Jendeak konpromezurik gabe probatu dezan ikastaroa antolatu zuten Pasaderetako egunean atzo arratsaldean. Jende gazte ugari agertu zen bertan parte hartzeko.