Ligan izena emateko adina jokalari biltzea lortu du Baztango Rugby Taldearen senior mailak

Amezti.eus 2019ko abu. 26a, 10:07

Azken hilabeteetan arriskuan egon da BRTren senior mailaren etorkizuna, euskal ligan izena emateko nahikoa jokalari lortzen ez zituztela eta. Entrenamendu irekiak eta jendea taldera batzeko kanpaina abiatu zuten udan, eta dirudienez emaitza onak lortu dituzte. 

“Lekarozen zenbait astez entrenamenduak egin ondoren, lehenagoko jokalari zahar batzuk eta aurpegi berriak taldera batzea lortu dugu, ligan izena emateko nahikoa jokalari bilduz”, azaldu du taldeak zabaldutako oharrean.