Baztan Rugby Taldeak aurre denboraldiari ekinen dio gaur

Amezti.eus 2019ko abu. 2a, 10:15

Abuztuaren 2an emanen diote hasiera Batan Rugby Taldekoek aurtengo aurre denboraldiari. Senior taldearentzat inoiz baino garrantzitsuagoa da aurtengoa, izan ere, hilabete honetan ikusiko dute taldeak jarraitzeko nahikoa jende baduen eta euskal ligan izena ematerik izanen duten. Hurbildu eta kirola frogatzeko dei egin dite taldeak zalantzak dituzten pertsonei.

Gaur hasita, asteazken eta ostiralero eginen dituzte entrenamenduak Lekarozko instalazioetan, 20:00etan. Gainontzeko kategoriek euskal ligan jokatuko dute senior taldearekin gertatzen dena gertatuta. Abuztuaren 23-24ko asteburuan hasiko dira partidekin.