Eurovelo bizikleta bidearen obrak hasi dituzte Basaburuan

Amezti.eus 2019ko uzt. 19a, 10:58

Orokietako gaina, Erbiti, Gartzaron, Jauntsarats, Ihaben eta Etxaleku zeharkatuko ditu bideak, eta gune horietan hasi dira dagoeneko obrak. Jauntsarasko pasaderetako aisialdi eta bainu gunean ere eragina izanen dute obrek. Oraingoz, ez guztiz, baina zenbait gune hesiekin itxita daude erreka inguruan.

Europa osoa zeharkatzen duen bizikleta ibilbidea da Eurovelo, Norvegian hasi eta Lisboan bukatzen dena. Nafarroako Gobernuak bere gain hartu duen obra da abian dutena, Europako fondoekin finantzatutakoa.

Basaburuko Udalak webgunean adierazi du obren datak aldatzeko saiakera egin zutela, baina eguraldi oneko hilabeteak aprobetxatu nahi izan dituztela lanak aurreratzeko. “Tamalez, obrek momentuko molestiak sorrarazi ahal dituzte, baina ziur gaude Basaburuaren onerako izanen direla etorkizunean”. Abuztuaren bukaera arte luzatuko dira obrak.