Larunbat honetan hasiko da Gartzarongo XXXV. Pilota Txapelketa

Amezti.eus 2019ko uzt. 16a, 09:46

Toki Alai elkarteak beste urte batez antolatu du Gartzarongo Pilota Txapelketa. Larunbat honetan hasiko dituzte partidak, arratsaldeko 16:00etan Gartzarongo pilotalekuan, eta uda osoan zehar egonen da martxan txapelketa.

Aurtengoan ere arrakasta handia izan du izen-emate aldetik txapelketak: umeen kategorian 57 bikote apuntatu dira, haurrenean 54, gaztetxoenean 44, nesketan 7, gazteenean 34 eta helduenean 68. Osotara 264 bikotek hartuko dute parte.