Jende bila dabil Ultzamaldeko Amati abesbatza

Amezti.eus 2019ko uzt. 12a, 10:37

Ekaineko Pulunpe aldizkarian egin genion Patxi Olaiz Amati abesbatzako kideari elkarrizketa. Korurako jende gehiagoren bila dabiltzala azaldu zigun Olaizek, bereziki gizonezkoen falta dute. 

“Lau gizonezko bakarrik gaude, eta horretan badugu laguntza beharra. Hasieran hiru ahotsetan egiten genituen abestiak eta gizonezko guztiak talde berean geunden, baina orain lau ahotsetara hasi gara eta batzuetan nahiko justu iristen gara”, zioen.

Ahotsa lantzeko ezezik, eskualdeko jendearekin harremanak egiteko eta ongi pasatzeko aukera ere ematen du abesbatzak, kidearen arabera. Horregatik, eskualdeko herritarrei abesbatzan parte hartzeko deia egin diote. Harremanetarako 618 395 344 edo 636 272 293 telefono zenbakietara dei dezakete interesa dutenek.