Yoga klaseak eginen dituzte abuztuan Aizarotzen

Amezti.eus 2019ko uzt. 9a, 10:25

Argimalutak elkarteak antolatu ditu udako yoga klaseak Aizarotzen, Kultur Etxean. Ostegun iluntzeetan eta ostiral goizetan eginen dituzte klaseak abuztuaren lehenean hasi eta hilabete osoan zehar.

Hilabete osoko bost saioek 45€ko prezioa izanen dute. Informazio gehiago jasotzeko edo ikastaroan izena emateko argimalutak@gmail.com helbidera idatzi edo 680 83 04 88 / 606 20 47 32 telefonoetara deitu daiteke.