Euskal Herriko Kontakt Inprobisazio Elkarteak Aizarotzen eginen ditu dantza jam sesioak uztailaren 3an, 4ean eta 5ean. Aizarozko Kultur Etxean izanen da ekimena, arratsaldeko 18:30etatik 21:00ak arte. Jam irekia eta doakoa izanen da pertsona guztientzat.
"Kontakt inprobisazioa norberaren burua eta ingrurua entzunez, eta kontaktuaren bidez mugimendua inprobisatuz dantzatzen da. Norbere buruarekin eta besteekin ongizatea bilatzea da dantza honen helburua. Ez du dantzaren alde estetikoa bilatzen".