Ekainak 28: Sexu askapenaren aldeko borroka eguna

Amezti.eus 2019ko eka. 28a, 12:12

LGTBQ+ mugimenduaren mugarri izan zen Stonewalleko altxamenduaren 50. urteurrena betetzen da gaur. 

Sexu askapenaren aldeko nazioarteko eguna dela eta hamaika ekimen izanen dira Euskal Herri osoan ekainaren 28 honetan.

Nafarroa mailan, Iruñean izanen da manifestazio nagusia: arratsaldeko 18:00etan Baluartetik aterako da protesta “koloretsu, aldarrikatzaile eta alaia”. Manifestazio ondoren transbollokaipiriña eginen dute Navarreria plazan. Ekainak 28 Plataformak antolatu du Iruñeko mobilizazioa.