Abian da ‘Mendialdea Zoragarria’ argazki lehiaketa

Amezti.eus 2019ko eka. 28a, 11:45

Aralar-Urbasa Landetxeen Elkarteak antolatu du Nafarroa Iparraldeko eskualde zabaleko herritarrei zuzendutako lehiaketa. 

“Ekimen honekin eskualdean dugun ondarea balorean jari nahi dugu: jendeak, naturak, paisaiak, herriak, historia, ohiturak, kultura…”.

Urriaren 31 arte aurkez daitezke lanak, eta hiru sari egonen dira argazki onenentzat: asteburuko egonaldia bi lagunentzat, bi lagunentzako bazkaria edota bertako produktuekin osatutako otarra. Informazio gehiagorako elkartearen webgunea bisitatu.