Aizarozko Kontzejua eratzeko espedientea hilabetez egonen da jendaurrean

Amezti.eus 2019ko eka. 28a, 10:04

Ekainaren 25etik aurrera hilabeteko epea izanen dute pertsona fisiko nahiz juridiko guztiek alegazioak aurkezteko.

2019ko martxoan egin zuen Nafarroako Gobernuan Aizarozko Kontzejua eratzeko eskaera Basaburuko Udalak, toki entitate hori sortzeko beharrezko txosten eta ziurtagiriak aurkeztuz. Basaburuko Udalaren webgunean ikus daiteke Nafarroako Gobernuaren ebazpena xehetasun guztiekin.