Herritarrak parte hartzera deitu ditu Basaburuko Gizarte Politiken Batzordeak

Amezti.eus 2019ko eka. 28a, 09:31

Legealdi berria hasita den honetan, Udaleko bazordeetan parte hartzeko gonbitea luzatu die Basaburuko Udalak herritarrei. Uztailaren 2an eginen dute Gizarte Politiken Batzordea, arratsaldeko 18:00etan.

Elkartasuna, gizarte gaiak, osasuna, harremanak edota adinduei zuzendudako kanpainak lantzen dituzte batzorde horretan, besteak beste. Uztaileko lehen bilerako gai ordena ondorengoa izanen da:

1. Batzordearen aurkezpena

2. Helduen ariketa fisiko-terapeutikoaren antolaketa

3. Norberak dakarrena