Elkarretaratzea berriz Jauntsaratsen, astebeten EHan izan den bigarren erailketa matxista salatzeko

Amezti.eus 2019ko eka. 27a, 11:01

Gaur 19etan izanen da Ohianzabal eskolaren parean Basaburuko Bilgune Feministak deitua.

Bardozen hil du bere bikotekideak 72 urteko emakumea tiroz, Lapurdin izandako bigarren erailketa matxista astebetean Urruñan eraildako emakumeren ondoren. 2003tik indarkeria matxistak hiltzen duen 100. emakumea da eta Basaburuko Bilgune Feministak Euskal Herrian egindako elkarretaratze deialdia luzatu du. Ohianzabal eskolaren parean eginen dute elkarretaratzea, Jauntsaratsen, 19etan.

Hemen haien mezua:

Astebete bakarrik pasa da Euskal Herrian azken erailketa matxista izan zenetik eta jadanik beste emakume bat bere bikoteak erail du. Oraingoan ere Lapurdin izan da,
Bardozen hain zuzen ere. 72 urteko emakumea tiroz hilik aurkitu dute. Hau da Euskal Herrian biolentzia matxistak 2003tik hiltzen duen 100. emakumea eta ez dugu
onartuko. Horregatik gaur  Hego Euskal herrian eta etzi Bardozen egingo diren elkarteratan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Martxan jarraituko dugu, denak aske izan arte!
ASKI DA!

BASABURUAKO BILGUNE FEMINISTA:
INDARKERIA SEXISTA GEHIAGORIK EZ gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu, Urruñan eta Bardozen indarkeria matxistak erail duen emakumeen sendi eta familiari.
Horregatik Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak antolatutako elkarretaratzearekin bat egiten dugu.