Igoako Ibai Iriarte eta Eltzaburuko Joseba Sarasa Irurtzungo eta Arakilgo txapeldunak

Amezti.eus 2019ko eka. 21a, 11:52

Aste Santuan hasi zen pilota txapelketa eta larunbatean amaitu zen Iriarte eta Sarasaren garaipenarekin. Lehenengo aldiz irabazten dute txapelketa.

Aurten final laurdenetan hasi ziren, iaz finalerdietara iritsi zirelako. Emaitzekin oso pozik agertu dira, izan ere, munduko txapeldun den Usurbilgo Xabi Santxo eta profesional ohia den Asteasuko Julen Urrizola garaitu zituzten lehenengo partiduan, 22-19. Ondoren, final erdietan, Alberto Ongai, profesional ohia eta munduko txapelduna, eta Iosu Bergera, Garfe enpresako pilotaria, garaitu zituzten 22-21. Bukatzeko, Gasteizko David Uribe eta Etxarri Aranazko Aaron Arbizuren aurka jokatu zuten finala, eta 22-12 irabazi ere.

Denboraldi polita egiten ari dira: Euskal Herriko kluben arteko txapelketan hirugarren postua irabazi zuten, afizionatu mailako binakako txapelketan bigarrenak izan ziren, eta gazteen mailan txapeldunak.