-Orduan zuk ezagutu zenuen?
-Jakina, Jarautan izan zen Gure Etxea ostatua ireki zuten. Aurretik ostatu hori Casa Baron deitzen zen, oso-oso famatua, 1947. urtean hertsi zutena. Nagusia zen ospetsua.
-Eta gero igoarrak hartu. Noiz izan zen hori?
-Ez dakit seguru, baina 1956. urtean edo izanen zen. Gu egunero han ibiltzen ginen. Oraindik oroitzen naiz nola Bautistaren arreba bat, Amparo, xaxatu genuen Umeen Deia umeendako idazten zen euskarazko aldizkaritxoan idatz zezan. Eta idatzi ere idatzi zuen Amparitok.
Orduan jende gutxi agertzen zen euskaltzale bezala. Gure taldetxoa, beharbada, bakarra izanen zen Iruñea guzian.
Nola diren gauzak, uste ez nuen lekuan opatu dut garbitasuna.
Gehiago esanen dizut, aurten, urtarrilaren 31an hil zitzaion amatxi pilotariari, Martina Ezkurdia Etxarri, Beteluko alaba.
Martinaren familiakoek hartu zioten ostatua igoarrei. Eta Bautista, ostatua saldu edo traspasatu ondoren, bertan erakusteko edo gelditu zen aste batez. Eta orduan Martina ezagutu eta andregai egin zuen.
Eta nora joan ziren Mariezkurrenatarrak?
Ostatu bat ireki zuten San Francisco plazan, bigarren estai batean. Geroago, laster, tokiz aldatu eta Basaburua jatetxea ireki zuten, plaza berean, etxabe batean, oraindik hor dirauena.
Hona Jon Mariezkurrena, pilotari honen aurrekoen berri ttiki batzuk.
Amparitok Umeen Deian idatzia, 1960. urtean:
Ni naiz Igoa’ko alaba, aspaldian Iruñen bizi naizena. Erri ortan beti euskeraz itzegiten da. Nik ere lenbiziko ori ikasi nuen, eta batere etzait aztu, naiz lagunek erdeldunek izan. Erritar asko ikusten det, eta euskeraz aitzen naiz ayekin.
Mariezkurrena’tar Amparito, 12 urte.