Elkarretaratzea deitu du Basaburuko Bilgune Feministak

Amezti.eus 2019ko eka. 21a, 12:04

Urruñako 81 urteko emakumea bere bikotekideak erail zuela ziurtatu du Donibane Lohizuneko poliziak. Aurtengo lehenbiziko hilketa matxista da Euskal Herrian. Emakumeen Mundu Martxako deialdia luzatu eta elkarretaratzera deitu du Basaburuko Bilgune Feministak arratsaldean.

Ostiralean, arratsaldeko 19etan, Ohianzabal eskolaren parean, izanen da elkarretaratzea. Behean Emakumeen Mundu Martxak eta Basaburuko Bilgune Feministak zabaldutako mezua:

 

Beste erailketa matxista baten berri izan genuen ASTEARTEAN, *Mayie Nervi* *LEHENDABIZIKOA dugu aurten Euskal Herrian*: GOGOAN ZAITUGU! 81 urteko emakumea erail berri du bere bikoteak URRUÑAN, LAPURDIN.Emakumeen Mundu Martxatik gogor salatzen dugu URRUÑAKO erailketa eta *EKAINAREN 21ean* egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.