Urterako aurrikusita zituztenak baino diru sarrera eta gastu txikiagoak izan dituzte azkenean: 1.191.532 euroko sarrerak eta 1.190.958 euroko gastuak espero bazituzten, behin kontuak eginda emaitzak bestelakoak izan dira: 802.030 euroko sarrerak eta 782.904ko gastuak izan dituzte. Onartutako kontuen inguruko informazio eta xehetasun guztiak Basaburuako Udalaren webgunean aurki daitezke.