Iker Ajuria, Errigorako kidea: "93.000 olio litro eta 207.000 ontzi kontserba banatu ditugu aurten Euskal Herri osoan"

Iker Ajuria Errigorako lantaldeko kidearekin egon gara Egun Ero saioaren lehen zatian, olio eta kontserben kanpainak aurtengoan eman dituen emaitzen inguruan. Iazko arrakastari eutsi diotela eta Errigorako sarekideen artean aliantzak sendotzea lortu dutela adierazi digu.