Aralar Musika Eskolan matrikulatzeko epea, amaitzear

Amezti.eus 2019ko eka. 4a, 11:58

Ekainaren 6a arte zabalik da Aralar Musika Eskolan matrikulatzeko epea.

Ume txikiendako urratsetatik hasita, helduendako ikastaroak eta bitarteko mailak ere eskaintzen ditu. Bideo bat egin dute eskaintzen dituzten ikastaroen berri emateko, hemen ikusgai. Ekainaren 6a arte da zabalik matrikulatzeko epea.

Gainera, ikasturte amaierako kontzertuak eginen dituzte ekainean, eta adi! Datak aldatu behar izan dituzte ikasleen kanpaldiak direla eta. Hurrengo hauek dira data berriak gure eskualdean:

Ekainak 12: Ultzamako kontzertua (18:30).

Ekainak 13: Basaburuako kontzertua (18:30).

Eskolaren oharra: "Jakitun gara azken momentuko aldaketa hauek, eragozpen edo oztopo batzuk sor ditzakela zentzu askotan baina ikasleen partehartzea da gure lehentasuna eta hori posible izateko, ezin izan dugu besterik egin".

Gainera, Leitzan, Lekunberrin, Betelun eta Goizuetan ere eskainiko dituzte emanaldiak.