Maria Iraizoz BHZmenditrailen garaile

Amezti.eus 2019ko eka. 3a, 13:16
BHZmenditrail facebooken

Iruñerriko mendi lasterketa da BHZtraila eta ibilbide luzeko irabazlea izan zen Maria Iraizoz, emakumeen artean.

Oiana, Larzabal, Antxoriz, Ostiasko, Mendurro eta Ezkaba mendiak igarotzen dituen 42 kilometroko bidea egiten lehenengo emakumea izan zen Maria Iraizoz,
6.50.31ko denbora egin zuen.
 
Unea bideoan igo dute BHZmenditraileko facebook kontuan: https://www.facebook.com/bhzmenditrail/videos/691866904583174/
 
Mutilen artean Jonatan Tejadak irabazi zuen. Bestalde, Hirumendi proba motzean Ion Sola eta Maria Loizu izan ziren garaileak.