Baztan Rugby Taldeko senior taldea arriskuan

Taldea ez ateratzeko arriskuan da BRT, horregatik, gaurko entrenamendutik hasita, hiru ostiralez jendea animatzen dute errugbia probatu eta taldean izena emateko.

Azken urteetan zailagoa izan zaie senior taldeko jokalariei, 18 urte gorakoei, entrenamenduak eta partidak lanarekin uztartzea. Horregatik, taldea ez ateratzeko arriskuan da BRT. Gaurtik hasita eta hiru ostiral jarraian egiten dituzten entrenamenduetara joateko deialdia zabaldu dute. Jendeak errugbia proba dezan nahi dute, erakargarria baita oso, haien hitzetan, eta taldean sartzeko.

Erlazionatuak

Jokalari bila dabil Baztango errugbi taldea

Basaburua

Julen Linzoain Baztango errugbi taldeko kidea elkarrizketatu dugu Egun Ero saioan.