Gartzarongo pilota txapelketan izen emateko epea zabalik

Amezti.eus 2019ko mai. 28a, 11:47
irudia: manista.com

Pilota txapelketaren 35. edizioa antolatu du aurten ere Gartzarongo (Basaburua) Toki Alai klubak.

Uztailaren 20an hasiko da txapelketa, baina parte hartu nahi duten pilotariek ekainaren 28a baino lehen eman beharko dute izena tokialaipilota@gmail.com helbidera idatziz edo 659 443 664 telefonora deituz.

Sei kategoria ezberdin izanen dira txapelketan:

-Umeak (alebinak), 2007-2008 urtekoak

-Haurrak (infantilak), 2005-2006 urtekoak

-Gaztetxoak (katedeteak), 2003-2004 urtekoak

-Gazteak (jubenilak), 2001-2002 urtekoak

-Neskak, 13 urtetik gorakoak

-Helduak (seniorrak), 2001 baino lehenagokoak