Aralar Musika Eskolak matrikulatzeko epea zabaldu du

Amezti.eus 2019ko mai. 24a, 11:55

Maiatzaren 24tik ekainaren 6a arte zabalik izanen da Aralar Musika Eskolan matrikulatzeko epea.

Matrikulatzeko informazioa aralar.org webgunean eta bertako telefonoan lortzen ahal da. Baita herriko Udaletxeetan ere bai. Aralar Musika Eskolak ume txikiendako urratsetatik hasita, helduendako ikastaroak eta bitarteko mailak ere eskaintzen ditu. Azken asteetan proba klaseak eskaini dituzte doan, eta orain matrikulatzeko garaia iritsi da hurrengo ekainaren 6a arte.