Kirol udalekuak antolatu dituzte Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateak eta Izarpe Kanpinak

Amezti.eus 2019ko mai. 22a, 12:40
Kirol udalekuen kartela

6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta egonen dira kirol udalekuak, eta Aroztegiko (Atetz) Izarpe Kanpineko instalazioetan eginen dituzte ekimenak.

Uztailean eta abuztuan izanen dute eskualdeko gaztetxoek udalekuetan parte hartzeko aukera, asteka. Astelehenetik ostiralera goizero elkartuko dira kanpinean kirolarekin lotutako ekintza ezberdinak egiteko.

Udalekuetan izena emateko ez da beharrezkoa haurrak Ultzaman erroldatuak egotea. Epea zabalik da jada, ekainaren 26a izanen da azken eguna. Parte hartu nahi duten haurrek 50 eta 80 euro artean ordaindu beharko dute asteko.