Aralar Musika Eskolak proba klaseak antolatuko ditu doan

Amezti.eus 2019ko mai. 14a, 13:16

Hurrengo kurtsora begira, Aralar Musika Eskolak klase praktikoak probatzeko aukera eskaini nahi du. 2013an eta 2014an jaiotako haurrendako zuzendutako klaseak izanen dira, eta helburua, gurasoek umeek gustuko dituzten edo ez doan probatzea da haiek matrikulatu baino lehen. Interesatuek haurraren izen-abizena adina, telefonoa eta helbide elektronikoa info@aralar.org helbide elektronikora bidali behar du maiatzaren 20a baino lehen. Unai Artola arduradunak eman dizkigu zehaztasun guztiak.