Saharako 11 umek harrera-familia behar dute

Amezti.eus 2019ko mai. 14a, 13:05

Saharako Lagunak Elkarteak harrera-familien bila dabil Nafarroan, 11 umek ez dute bat lortu oraindik. Heleni Zabaletak bi hartuko ditu uda honetan, eta urteak darama Oporrak Bakean programa honetan parte hartzen. Interesa duen edonork 626 502 495 telefono zenbakira deitzen ahal du.