Chernobil Elkartea harrera familien bila

Amezti.eus 2019ko mai. 13a, 12:37

Aurtengo uda eremu kutsatutik ateratzeko premia duten 3 haurrek oraindik ez dute harrera-familia lortu. Nika, Sergei eta Irina dira. Ostiralean informazio bilera eginen dute Iruñean, Nerea Albisu elkarteko boluntarioak esan digunez.

Nerea Albisu 9 urtez darama Ukraniako eremu kutsatuan bizi diren haurrak etxean hartzen. Haiendako zein onuragarria den azaldu digu. Hiru haurrek oraindik ez dute lortu harrera-familia eta horren bila daude. Ostiralean, Iruñeko Alde Zaharreko Hilarión Eslava, 1, lokalean informazio-bilera eginen dute 18:30ean.