40 segalarik parte hartu zuten Udabeko sega txapelketan

Amezti.eus 2019ko mai. 7a, 11:47

Horietatik lau eskualdekoak dira: June MIkeo, Jokin Mikeo,vMartin Etxari eta Xabi Beaumont.

Osotara 40 segalarik parte hartu zuten .13 gizonezkoaek,12 emakumezkoek, 7 neskek eta 8 mutilek. Bailarako 4k hartu zuten parte: nesketan June MIkeok eta Mutiletan 3k; Jokin Mikeok, Martin Etxarik eta Xabi Beaumontek.

Udabeko zelaian izan zen sega txapelketa, Austrian abuztuan izanen den Europako txapelketarako puntuagarria. Nesken sailkapenean Maider Garmendiak egin zuen denbora motzenean; Mutilen artean Jokin Mikeok, eskualdeko bizilagunak, irabazi zuen; emakumezkoen sailkapenean Alaitz Imazek; eta gizonezkoen artean, Bixente Mitxelenak.

Urtero egiten da sega lehiaketa, urte batean Imotzen eta hurrengoan Basaburuan. Aurreko urtean Etxalekun egin ondoren, aurten Basaburuaren txanda zen, Udabe eta Beramendiren arteko zelaietan egin zen. Hemen argazkiak eta sailkapena osorik.