Sega lehiaketa bihar, Udabeko zelaian

Amezti.eus 2019ko mai. 3a, 10:18

Urtero 30 lehiakide inguru biltzen dira Basaburuan edo Imotzen. Aurten Udaben, Basaburuan, izango da sega lehiaketa. Austriako Europako txapelketarako puntuagarria da. Mikel Juanarena 'Zepelok' eman dizkigu xehetasunak.

Udaben izango da aurtengo sega lehiaketa, bihar 17etan. Adinaren araberako kategoriatan banatuko dira eta neskek eta mutilek parte hartuko dute. Kategoria bakoitzeko lehenengo biek abuztuaren bukaeran izanen den Austriako Europako txapelketara joateko aukera izanen dute.

Zepelok, gainera, maiatzaren batean egindako mendi martxaren inguruan hitz egin digu. Baita Peio Etxeberriaren gorakadaren inguruan. Bere ustez, aukerak baditu Elezkanoren aurka irabazteko eta finalaurrekoetara pasatzeko.

Erlazionatuak

Sega lehiaketa

Amezti.eus 2019 api 30 Basaburua