Bueltan da Berueteko Ostatua

Amezti.eus 2019ko api. 16a, 12:24

Berritze lanak amaituta, bihar irekiko du berriro, Aste Santurako.

Ia 3 hilabetez, urtarrilaren bukaeratik, egon da itxita, berritze lanak egin bitartean. Araudira egokitu dute eraikina: komunak aniztasun funtzionaleko edo behar bereziak dituzten pertsonendako egokitu dituzte, zorua aldatu dute, barra mugitu dute, eta jatetxea tabernatik banantzen zuen pasabidea kendu dute. Horiek dira, besteak beste, egin dituzten lanak. Luzeegi egin zaio jabeari, baina ia hiru hilabetez itxita egon ondoren, aste santurako irekiko dute bihar, apirilaren 16an.