Bosgarren argazki lehiaketa

Ametza 2019ko api. 10a, 11:39
Joan zen urteko irabazlearen argazkia, Alfredo Farcia-Falces LarraƱetarena

Ametza Elkarteak bosgarren argazki lehiaketa zabaldu du aurten. Ekainaren 16a izanen da argazkiak bidaltzeko azken eguna. Atxikirik duzue baldintza plegua.

Hemen duzue argazki lehiaketarako Ametza elkartearen oharra:

Ametza Elkarteak bosgarren argazki lehiaketa zabaldu du aurten. Hemen bizi den edozeinek hartu dezake parte eta originalak igortzeko epea ekainaren 16an bukatzen da.

Aurten ere fotografia gaia zabala da, baina zerbait mugatu dugu. Pasaia soilak ez dira onartuko. Jendea, bertako lanak, kirolak…denetatik, baina paisaiak soilik ez.

Ea animatzen zareten, gu sariak banatzeko prest gaude eta.