Korrika

Korrika gurera etortzeko astebeteren faltan, korrika kulturala indartsu

Amezti.eus 2019ko api. 1a, 13:17
IƱaki Perurena Etxalekun

Korrika kulturaleko ekitaldiak izan dira asteburuan. Ostiralean 'aBaLanTXa' taldearen kontzertua, larunbatean Iñaki Perurenaren hitzaldi eta erakustaldia, eta igandean 'Laburbira'ren emanaldia.

Ostiral iluntzean Korrika kulturalaren baitan Abalantxa taldearen  emankizuna izan zen Apeztegiberriko 1. solairuan. Kontzertu ederra eskaini zuten Blanca Ines Rubiok eta Txari Eletak. Bai jendeak bai kantariek gozatu zuten emanaldiarekin.

Larunbata arratsaldean jende asko elkartu zen Etxalekuko biltokian Iñaki Perurenaren hitzaldi eta erakustaldiaz gozatzera, bai eta gozatu ere. Ondoren etxalekuarrek prestatutako luntx bikainarekin etxera afalduta joan ziren.

Eta igande arratsaldean zaparen etxolan, Erason, zinezaleak elkartu ziren laburbirako emanaldia ikusteko. Arantza Ibarra zuzendariari galderak egiteko aukera izan zuten gero.

Eta joan zen ostiraletik ikusgai dago Larraintzarko bentan korrikari buruzko erakusketa.

 

Aste honetan ekitaldiek jarraituko dute:

- Asteazkenean, 19:00etan Larraintzarko Bentan: 'Laburbura' euskarazko film laburren proiekzioa, zuzendarietako batekin.

- Ostiralean, 19:00 Larraintzarko Bentan: 'Txillardegiren klika' dokumentalaren emanaldia eta luntx girotua