Korrika

Abalantxa taldea berriro elkartu da eta emanaldia eskainiko dute Basaburuan

Amezti.eus 2019ko mar. 29a, 11:54

Denboraldi batean geldirik egon ondoren, duela 7 urte sortutako Abalantxa taldea berriro elkartu da. Gaur arratsaldean, Jauntsarasko Apeztegiberriko lehenengo solairuan emanaldia eskainiko dute. Abalantxako parte den Txari Eleta olaguekoa izan dugu Egun Eron.

Txari Eletak eta Blanca Inés Rubio Abalantxa taldea sortu zuten duela 7 urte. Segituan kontzertuak eta kontzertuak eman zituzten Euskal Herria osoan, eta Hego Amerikan ere ibili ziren. Bi diska atera zituzten, gero bai Eletak baita Rubiok ere bere aldetik, bakarkako lanaren bat egin zuten. Ondoren, geldialdi bat izan dute, baina Korrika Kulturalak deituta, berriro elkartuko dira gaur arratsaldean. 19:30ean, Jauntsarasko Apeztegiberriko lehenengo solairuan, emanaldia eskainiko dute.