Belatetik gertu epizentroa izan duen lurrikara gertatu zen ostiral goizean

Amezti.eus 2019ko mar. 22a, 13:37

Goizeko 9:54ean izan da lurrikara. Belateko mendatetik oso gertu izan du epizentroa, 2km-ko sakoneran. Richter eskalan 3,7 graduko indarra izan du.

Azken egunotan lurrikara txikiagoak ere izan dira inguru horretan. Ostegunean Baigorren epizentroa izan zuen lurrikara gertatu zen, 1,7 graduko indarra izan zuena, eta asteartean Baztanen gertatu zen beste bat, 1,5 gradukoa. Bi hauek sakonera handiagoan gertatu ziren, 5 eta 17 kilometroko sakoneran hurrenez hurren, eta ez ziren sentituak izan, baina Nazio Geografiako Institutuak erregistratu egin zituen.

Gaurkoa, ordea, gure inguruan nabarmen sentitu dugu, nahiz eta ez den inongo kalterik izan.