Virginia Imaz klowna Aizarotzen

Amezti.eus 2019ko mar. 21a, 11:57

'Sormenaren bidezko ahalduntzea' ikastaroa eskainiko du Virginia Imaz klownak Basaburuko kultur etxean, Aizarotzen, larunbatean.

Egiako klown honek irakaskuntza eta filologia hispanikoa ikasi zuen, baina klown munduan sartu zen aspaldi. Ohiulari Klown konpainia sortu zuen eta ospetsuak dira kongresuei amaiera emateko berak sortutako 'Klownklusiones' saioak. Cirque du Soleil konpainia ospetsuan ere aritutakoa da eta bere sormenak ikuspegi feministarekin egiteagatik Emakunde saria eskuratu zuen 2017an. Orain Ohiulari Klownekin, besteak beste, 'Sex o no sex' obrarekin jarraitzen du eta sortu berria duen 'Pronoia' antzezlanak Oviedora eramango du bihar. Larunbatean, goizeko 10:00etan, bueltan izango da Aizarotzen Basandereak antolatutako tailerra eskaintzeko. Izena emateko 610 317 473 telefonoan.

Erlazionatuak