BasaNet, Basaburuan zuntz bidez interneta bermatzeko enpresa publikoa

Esan Erran irratia 2019ko mar. 20a, 12:09

Tramiteak egin zain dago Basaburuan internet arazoak konponduko dituen enpresa publikoa, baina laster emanen du zerbitzua bailarako herri gehienetan. Momentuz Sisnetek kalitatezko interneta emanen du Aizarotz, Gartzaron eta Itsason

Esther Lakasta basaburuko alkatea izan dugu Esan Erran irratian Basaburuko internet zerbitzuaren inguruan hitz egiten. Izan ere, aspalditik udalak mahai gainean duen arazoa da, eta irtenbidera iristeko, bere operadore publikoa sortzear da Basaburuko Udala, BasaNet.

Operadore horren bidez saretuta geratuko dira Basaburuko herri gehienak, eta sarea erabiltzeagatik BasaNet-ek kanon bat kobratuko die gainontzeko operadoreei, inbertsioa berreskuratu eta sarea Basaburuan zehar hedatu eta osatu ahal izateko. Momentuz Sisnet enpresak emanen du zerbitzua Gartzaron, Aizarotz eta Itsason, baina laster Udabe, Beramendi, Ihaben, Erbiti, Jauntsarats, Orokieta eta Olara iritsiko da, baita beste enpresa batzuen bidez ere.

Aitzindari da Basaburuko Udala halako proiektu bat ezartzen. Izan ere, denbora luzez dugun arazoa da internet sarearen kalitate exkaxarena, eta hau zen Udalari geratzen zitzaion alternatiba bakarra, aldi beren burujabetzaren aldeko apustua eginez.

Informazio gehiago eman digu Esther Lakasta alkateak entzungai duzuen elkarrizketan