Urtaroaren arabera elikagai batzuk edo besteak hartzea onurak ekartzen ahal ditu. Udaberrian, adibidez, garbiketa egiten laguntzen duten elikagaiak hartzea gomendatzen du Laia Llopek. Honi buruz, besteak beste, hitz egingo du larunbateko ikastaroan. Bertan, hozitutako aleak nola jan eta hauek dituzten propietateei buruz arituko da, eta menu bat prestatzeko eta dastatzeko aukera izango da. Larunbatean, goizeko 10:00etatik aurrera Muskizko Itsasoneako ganbaran. Izena emateko: 622 20 84 10 telefonoan edo itsasoneakoganbara@gmail.com helbidean.